2008/06/26

OPORRAK


Eskolako lanak bukatu ditugunez oporretara goaz
ONDO PASA OPORRETAN!!!!! " euskeraz"
BOAS FERIAS " portugesez"
SÂ PETRECI BINE ÎN VACANTÂ "errumanieraz"
PASADLO BIEN EN VACACIONES "gazteleraz"

Norbaitek hau, beste hizkuntza baten jakin ezkero idatzi iruzkinetan




2008/06/15

INFORMEAK EMATEN

Kurtsoa bukatzear dago eta haur hezkuntzako irakasleak informeak prestatzen ari gara eta apurka apurka gurasoekin batzen. Mesedez karretila handia ekarri zuen seme-alaben kalabazak etxera eramateko....
Ez ahaztu gurekin batzeko orduak hartzeko eskolako atean orriak jarrita daudela. ANIMO!!!!!

2008/06/04

BARATZEKO ARGAZKIAK



Baratzeko argazkiak ikusgai daude blogaren bitartez. Gogoratu ARGAZKIAK izeneko estekan besterik ez dela klikatu behar eta zuzenean argazkiak ikusi ahal direla. Benetan argazki politak daude, oraindik Flickr-era kamara batekoak bakarrik igo ditugu baina aste honetan zehar beste bi kamarakoak igoko ditugu. Beste alde batetik bideoa dago, laster ere ikusteko moduan egongo dena.

2008/06/03

BERRIAK BARATZETIK



Ondo lo egin eta gero, jantzi eta gosaltzera joan gara.
Gero berriz ere lanera: batzuk lorategira, beste batzuk sukaldera madalenak egitera eta besteak zaldian ibiltzera. Ikusten duzuenez lanaz aparte lagunak ere egin ditugu: Oiartzungo ikastolako umeak eta Lau txakurra. Arratsalderarte.....

2008/06/02

BARATZE

Baratzetik idazten dugu, pozik heldu gara autobusean Baratzeko baserrira. Maletak logeletan sartu ditugu eta bazkaltzera joan gara. Gaurko menua hauxe izan da: makarroiak, okela patatekin eta jogurra marrubi edo limoizkoa. Bazkal ostean lanera joan gara: animaliei janaria ematera, lorategira haziak ereitera eta eskulanak egitera. Lan egin ondoren meriendatzeko txokolatea ogiarekin jan dugu. Gero jolastu gara eta berriro lanera. Bihar arte Baratzetik musu bat.