2010/05/28

Maiteren agurra



Maite gure eskolan, 3 hilabetez, 5 urteko gelan praktikak egiten egon da.
Gu oso gustora egon gara beragaz eta espero dogu berak gurekin asko ikasi izana.
Orain bera agurtzeko momentua heldu da, baina ez gara triste jarriko, beharbada, Lapurriketara gurekin etorriko delako!
Hori bai, ESKERRIK ASKO gugatik egindako guztiagatik eta Haur Hezkuntzako umeen partez besarkada handi bat!!!

2010/05/14

BARNETEGIAK

2010/05/12

ZETARREN PROZESUA



5 URTEKO UMEAK ASTERO ZETARREN PROZESUA BEHATZEN ARI DIRA. LIBURUXKA HONETA ADIERAZIZ.

2010/05/11

5 URTEKOAK LUDOTEKAN



Ostegun arratsaldean geu ere ludotekara eta liburutegira joan ginen, oinez joan etorria egin genuen, eta saioa pixkat laburra egin zitzaigun.






Hortaz, zera proposatzen dugu, datorren urtean 5 urtekoen gurasoak ere umeen bila ludotekara joan daitezela.








Guk ere datorren urtean errepikatu nahi dugu ekintza baina.........iadanik lehenengo maila egongo gara eta ez dakigu zer egingo dugun...




4 URTEKOAK LUDOTEKAN



Asteazken arratsaldean ludotekara eta liburutegira joan ginen.










Oso ondo pasatu genuen, zenbat jolas, eta zenbat ipuin ikusi genituen.





Ea datorren urtean berriro joaten garen!!!

2010/05/06

3 URTEKOAK LUDOTEKAN



Astearte arratsaldean 3 urteko gelako umeak Ludotekara joan ginen.




Bertan primeran pasatu genuen.


Datorren urtean berriro!!








LAGUNEKIN BARATZEAN





Atzo arratsaldean,HH-ko 5 urteko eta LH-ko lehenengo zikloko haurrak Lagunekin baratzeko ipuinaren txotxongilo emanaldia ikusi dugu.


Ipuinak aurreztik geletan irakurri ditugu eta txotxongiloak ikusi ditugunean kontatu dizkiguten istorioak ezagutzen genituen.


Oso polita izan da, denok aho zabalik gelditu gara. Ikuskizunarekin asko disfrutatu dugu eta asko poztu gara Kalabaza, Ilar, Pepino, Tomate... ikusteaz!


Datorren ikasturterarte lagunak!!!

2010/05/03

KULTUR ASTEA


ISABEL MILLET


Gaur kultur asteari hasiera emateko Isabel Millet ipuin kontalaria izan dugu HH-ko umeekin. Taldeka liburutegira joan gara, lehenengo 5 urtekoak, gero 4 urtekoak, ondoren 3 urtekoak eta azkenik 2 urtekoak. Isabelek ipuin bi kontatu dizkigu:



  • Animaliek buztana nola lortu zuten.

  • Lagun bila zebilen txakurra.

Ipuin bakoitzarekin abesti bi ere kantatu ditugu:



  • Behin joan nintzen azokara, erosi nuen ...

  • Pintto, pintto gure txakurra

Oso ondo egon gara eta asko gustatu zaigu.