2008/05/30

ARGAZKIAK IKUSTEKO

Aurtengo haur hezkuntzako argazkiak ikusteko blogaren eskuma aldean dagoen KOMUNITATE barruko "Argazkiak" izeneko estekan klikatu besterik ez duzue egin behar. Modu honetan aurtengo argazkiak ikusi eta nahi izan ezkero ordenagailuan gorde daitezke.

2008/05/28

GATZONTZIAK EGITEN 3 URTEKO GELAN

3 urtekoek egun hauetan "Gatzontziak" egiten gaude. Lan neketsua baina polita...eta bitartean Oskorriren Katuen testamentua abestia entzun dezakegu.

BARATZEKO LOGELAK ETA JANTOKIA
















Bagabiltza logelak eta jantokiko mahaiak antolatzen:


  • 14 oheko logela 1 eta 16 oheko logela 1, 18 oheko gela 1 eta 20ko beste logela bat.

  • Bazkaltzeko 12 ko taldeak osatuko ditugu.

Talde guztietan 3, 4 eta 5 urteko umeak eta andereñoren bat egongo da.

Ostiralerako taldeak eginda izan behar ditugu, aukeratu laguna eta apuntatu zaitez

2008/05/19

2070. urtean gaude eta ura agortuta dago... Bideo interesgarria, agian korapilatsuegia haur hezkuntzako ikasleentzat, baina dudarik gabe egokia irakasle zein gurasoentzat.
Bideoaren musika Chopin-en Tristesse izeneko lana da.

2008/05/13

BARNETEGIA DELA ETA BATZARRA


Datorren hilabetean haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak Baratzera goaz egun bi eta gau bat pasatzera (Ekainak 2 eta 3a). Gai honen inguruko azalpenak emateko bihar 13:00tan guraso bilera izango dugu.

GAUR BARRAKETARA GOAZ.



Usansoloko jaiak bukatu egin dira baina oraindik barrakak herrian daude!!! Urtero lez, gaur arratsaldean haur hezkuntzako komunitate guztia barraketara goaz:


  • 2 urtekoak gurasoen laguntzarekin.

  • 3 urtekoak bakarrik doaz baina guarasoak bertara joango dira umeak batzera.

  • 4 eta 5 urtekoek joan eta etorri bakarrik.

Ondo pasatu!!!

2008/05/09

INGURUMENAREN BABESA LANTZEN

Aurtengo plangintzan ingurumenaren inguruko helburu bi zehaztu genituen, hala nola:

- Norberarekin erlazionatutako ingurumen arazoen kontzientzia hartzen joatea eta arazoekiko sentiberatasuna agertzea.

- Ingurumenaren babesean eta hobekuntzan aktiboki parte hartzen lagunduko dieten jarrera eta baloreen eraikuntza hastea.

Helburu "potoloak" seguruenik; ume txikiekin lantzeko modukoak? bada, unkinako haur hezkuntzako irakasleak baietz uste dugu eta hor gabiltza gure gauzatxoak egiten. Hemen dago adibide txiki bat, material interesgarria adin guztietarako: ANIMALIEK MUNDUAN SALBATZEN DUTE izenekoa.

Horrelako bideo bat umeekin batera ikusi dugu:

Hippo - Animals save the planet
Uploaded by animatieblog

2008/05/06

KULTUR ASTEA

Gure eskolako kultur astea astelehenean hasi da. Lehenengo egunean haur hezkuntzakoak eskola apaintzen ibili ginen eta lan politak burutu ziren:
BubbleShare: Share photos - Play some Online Games.

BLOGA MARTXAN

"Education" Flickr-ean atmo-k egina CC pean

Gure bloga jaioberria hemen dago. eta bloga zergatitik? Komunikatzeko beste bide bat suposatzen duelako, eskola eta familia arteko bide berriak esploratzeko... eta azken finean teknologia berrietan aritzeko.
Guztiok parte hartzera konbidatuta zaudete, guraso, irakasle zein lagun
Beraz animo.
Belusti