2016/03/17

ADIERAZPEN GELA

Martxoaren 4an, 4 eta 5 urteko umeek adierazpen gela egin zuten. 

Prestatu genituen jarduerak:

- Olerkiak
- Lanbideak
- Ipuin bat
- .....

ETA PRIMERAN PASATU GENUEN!!





2016/03/16

KANIKA EROAK

5 urteko gelako haurrek praktiketako neskarekin primeran pasatu dute kanikekin margozten!!

Gainera, etxean egiteko oso erraza da:

1. Kutxa batean folio zuri bat sartu.

2. Kolore desberdinetako tenpera tanta batzuk bota.

3. Kanikak kutxaren barruan sartu.

4. MUGITU KUTXA!!!! 







Behin amaituta eta sikatuta, marko bat egin dezakezue koloretako paperekin edo kartulinekin.

EMAKUMEAREN EGUNA


Martxoaren 8an, eskolan emakumearen eguna ospatu genuen.

Begira zer polita geratu zen zuhaitza haurrentzat garrantzitsuak diren emakume guztien lanekin!!!