2008/07/01

ESKERRIK ASKO!!


Gaur Ainhoa bezala idazten dut. Askok jakingo duzuenez datorren ikasturtean ez naiz Unkinako andereño izango, nire "jefeek" Zeanuriko eskolara bidali naute. Pozik nago etxetik hurbil egongo naizelako baina bestalde triste unkinako komunitatetik kanpo joan behar naizelako.
Aurtengoa ikasturtea "gogorra" izan da niretzat; aldaketa asko, nekea... baina emaitza oso positiboa.
Eta agurra honetan bereziki nire ume guztiak aipatu nahi ditut: Ane, Rebeca, Amaia, Lander, Ruben, Adrian, Josu, Julen, Xabier, Iskander, Iker, Aritz eta Ekaitz eta bere gursasoak, guztieei eskerrik asko.
Eskerrak ere haur hezkuntzako irakasle guztiei, zuengandik asko ikasi dudalako eta mozu handi bat Mertxeri, beti nire ondoan laguntzeko prest egon zarelako.
Hala ere datorren urtean, blogosferan besterik ez bada ere, kontaktuan egongo garelakoan...
MUZUAK

Ainhoa