2008/06/26
OPORRAK
2008/06/15
INFORMEAK EMATEN
2008/06/04
BARATZEKO ARGAZKIAK
Baratzeko argazkiak ikusgai daude blogaren bitartez. Gogoratu ARGAZKIAK izeneko estekan besterik ez dela klikatu behar eta zuzenean argazkiak ikusi ahal direla. Benetan argazki politak daude, oraindik Flickr-era kamara batekoak bakarrik igo ditugu baina aste honetan zehar beste bi kamarakoak igoko ditugu. Beste alde batetik bideoa dago, laster ere ikusteko moduan egongo dena.
2008/06/03
BERRIAK BARATZETIK
Ondo lo egin eta gero, jantzi eta gosaltzera joan gara.
Gero berriz ere lanera: batzuk lorategira, beste batzuk sukaldera madalenak egitera eta besteak zaldian ibiltzera. Ikusten duzuenez lanaz aparte lagunak ere egin ditugu: Oiartzungo ikastolako umeak eta Lau txakurra. Arratsalderarte.....
2008/06/02
BARATZE
Baratzetik idazten dugu, pozik heldu gara autobusean Baratzeko baserrira. Maletak logeletan sartu ditugu eta bazkaltzera joan gara. Gaurko menua hauxe izan da: makarroiak, okela patatekin eta jogurra marrubi edo limoizkoa. Bazkal ostean lanera joan gara: animaliei janaria ematera, lorategira haziak ereitera eta eskulanak egitera. Lan egin ondoren meriendatzeko txokolatea ogiarekin jan dugu. Gero jolastu gara eta berriro lanera. Bihar arte Baratzetik musu bat.