2008/06/02

BARATZE

Baratzetik idazten dugu, pozik heldu gara autobusean Baratzeko baserrira. Maletak logeletan sartu ditugu eta bazkaltzera joan gara. Gaurko menua hauxe izan da: makarroiak, okela patatekin eta jogurra marrubi edo limoizkoa. Bazkal ostean lanera joan gara: animaliei janaria ematera, lorategira haziak ereitera eta eskulanak egitera. Lan egin ondoren meriendatzeko txokolatea ogiarekin jan dugu. Gero jolastu gara eta berriro lanera. Bihar arte Baratzetik musu bat.

No hay comentarios: