2010/05/03

KULTUR ASTEA


ISABEL MILLET


Gaur kultur asteari hasiera emateko Isabel Millet ipuin kontalaria izan dugu HH-ko umeekin. Taldeka liburutegira joan gara, lehenengo 5 urtekoak, gero 4 urtekoak, ondoren 3 urtekoak eta azkenik 2 urtekoak. Isabelek ipuin bi kontatu dizkigu:



  • Animaliek buztana nola lortu zuten.

  • Lagun bila zebilen txakurra.

Ipuin bakoitzarekin abesti bi ere kantatu ditugu:



  • Behin joan nintzen azokara, erosi nuen ...

  • Pintto, pintto gure txakurra

Oso ondo egon gara eta asko gustatu zaigu.