2010/05/03

KULTUR ASTEA


ISABEL MILLET


Gaur kultur asteari hasiera emateko Isabel Millet ipuin kontalaria izan dugu HH-ko umeekin. Taldeka liburutegira joan gara, lehenengo 5 urtekoak, gero 4 urtekoak, ondoren 3 urtekoak eta azkenik 2 urtekoak. Isabelek ipuin bi kontatu dizkigu:



  • Animaliek buztana nola lortu zuten.

  • Lagun bila zebilen txakurra.

Ipuin bakoitzarekin abesti bi ere kantatu ditugu:



  • Behin joan nintzen azokara, erosi nuen ...

  • Pintto, pintto gure txakurra

Oso ondo egon gara eta asko gustatu zaigu.


2010/04/23

ZETARRAK







Geletan zetarrak ditugu, orain txikiak dira eta egunero mazustondoaren hostoak ematen dizkiegu jaten. Poliki - poliki haunditzen hasiko dira eta azkenean tximeleta bihurtuko dira.




5 urteko haurrek egunero txandakatuz, zetarrak etxera eramaten dituzte eta zetarren liburuzka bat egiten ere hasi gara! Zein ondo pasatzen dugun!

EZAGUTZA FISIKOAN IMANAK IZAN DITUGU!


IMANEKIN 5 URTEKO UMEEK ASKO IKASI DUTE, BEGIRA JARRAIAN IDATZI DUTENA ORDENAGAILUZ:

*IMANAK EGURRA EZ DU ITSASTEN
*IMANAK BURDINA ITSASTEN DU
*IMANEZKO BOLAK EUREN ARTEAN PEGATZEN DIRA
*IMANAK EZ DU PLASTIKOA PEGATZEN.
*IMAN BATZUK ALDE BATETIK EZ DUTE PEGATZEN ETA BESTE ALDETIK BAI
*IMANAK 2 POLO DITU:+ETA –
*IMAN BATZUK BESTE BATZUK BAINO INDAR GEHIAGO DAUKATE.
*POLO DESBERDINAK ELKARTZEN DIRA.
*POLO BERDINAK EZ DIRA ELKARTZEN.









2010/04/20


kaixo hona hemen hekuntzarekin zer ikusia duten aplikazioak daude. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Premia Bereziak dituzten umeentzako aplikazio mordo bat
JUEDULAN